Egin zaitez jarraitzaile

Egin zaitez gure blogaren jarraitzaile eta emaiguzu zure iritzia.
Zure laburmetraia grabatzeko arazoak? Galdetuiguzu eta saiatuko gara esaten nola ahal dituzun gainditu sortzen zaizkizun arazoak.

2012/03/02

Promozio Bideoa

Motz-Motzian Mutrikuko II. film laburren lehiaketari bultzadatxo bat emateko elkarlanean egindako bideoa. Part one, to be continued...


2012/03/01

OINARRIAK

 
1.- Parte-hartzaileak:

Mutrikuarra den edo Mutrikun bizi edo ikasten duen edonork parte hartu dezake lehiaketan.

Lanak bakarka edo taldeka aurkezteko aukera egongo da. Taldean egindako film laburra aurkezten bada, taldekide bakoitzaren izena idatzi edo bestela taldeari izen bat asmatu beharko zaio.


2.- Film laburra aurkezteko baldintzak:

Film laburra DVD-Bideo formatuan aurkeztuko da. (Parte hartzaileei kopia bat gordetzea gomendatzen zaie, badaezpada ere).

Film laburraren hizkuntza euskara izango da.

Gaia librea izango da.

Lan bakoitzak gehienez 10 minutu izango ditu.

Aurkezten diren film laburrek inoiz saritu gabeak izan beharko dute.

Bakoitzak gehienez film labur bat aurkeztu ahal izango du. 
 

3.- Onuradunen betebeharrak:

Lehiaketa honetan parte hartzeak deialdia arautzen duten oinarri guztiak onartzea dakar.


4.- Ustiapen eskubideak:

Lehiaketara aurkezten diren film labur guztien ustiapen eskubideak, osorik eta doan, Mutrikuko Zine Forum Taldearekin konpartitu beharko dira. Bai lanen egileek eta baita Mutrikuko Zine Forum Taldeak eskubidea izango dute nahi duten lekuan eta nahi dutenean film laburrak erabiltzeko. Horrenbestez, aurkezten den edozein lan argitaratzeko eskubidea ere izango du Mutrikuko Zine Forum Taldeak.



5.- Film laburrarekin batera aurkeztu behar diren agiriak:
Film laburra, izena emateko orriarekin batera aurkeztuko da. Orriko datu guztiak bete beharko dira:
Film laburraren datuak:
  • Film laburraren izena.
  • Iraupena.
  • Sinopsia (laburpena).

Datu pertsonalak:
  • Egilea, egileak edo taldearen izena.
  • Kontaktuan jartzeko helbide elektroniko bat.
  • Telefono zenbaki bat.
  • Egilearen edo egileen adina.

DVDari film laburraren izenburua jarri behar zaio. Izen bereko gutun-azal baten barruan aurkeztu beharko dira filma eta izen emateko orria. Izen emateko orriak datu guztiak egoki beteta izan beharko ditu.


6.- Film laburrak aurkezteko epea:

Film laburrak, martxoaren hasieratik ekainaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dira.

KALAPUTXIko postontzian utzi beharko dira aurkeztu nahi diren film laburrak. Lanak aurkezteko, azken egunera arte itxaron beharrik ez dago. Ekainaren 2an, film laburrak aurkezteko azken egunean, goizeko 10etatik eguerdiko 13:00ak arte KALAPUTXIko egoitzan film laburrak eskura emateko aukera egongo da. Horretarako, antolatzaileak han egongo dira.


7.- Sari banaketa:

Sari banaketa ekainaren bukaeran izango da, horretarako antolatuko den eta aurrez jakinaraziko den sari-banaketa ekitaldi baten bitartez.

Sariak bi arlotan banatuko dira: 18 urtetik beherakoentzat sari bat egongo da eta 18 urtetik gorakoentzat beste bat.

Bi sari hauez gain ikuslegoaren saria egongo da.


8.- Film laburren lehiaketa egokia bermatzeko neurriak:

Antolatzaileek eskubidea izango dute oinarrietan aldaketak egiteko eta oinarriak interpretatzeko.

Informazio gehiago nahi izatekotan, ondorengo helbide elektronikoetara idatzi daiteke:



Edo www.motz-motzian.blogspot.com helbidera sartu.



MZFT

2012/02/07

Martxan da Motz Motzian II

Kaixo danoi,

Aurten ere bagatoz, indarrakin, goguakin...


Lehenik eta behin, eskerrak eman beste urtian parte harte zenutenoi, buruan egiteko asmua euki zenutenoi, film laburren emanaldira etorri zinetenoi... Eskerrik asko!

Bestalde, esan, aurten ere martxan dala eta hasteko zeoze pentsatzen... merezi baideu! Herritxarron lanak ikustiak eztaka prezioik!

Ta txapa geixo soltau gabe...

Hori, eoze duda baldin barakazue... idatzi blogian, o facebookian (orrialde berri bat sortu deu) o helbide elektronikoa (motz.motzian@gmail.com)...